BARIETATE ZIRKOA:
Hemen, pertsona "ezberdinei" modu ezberdin batez tratatzen diete. Modu hori txarra da, eta nik uste, modu txar eta ezberdin horrekin tratatzen diete, kanpotik ezberdinak direlako, baina ez dira konturatzen barrutik sentimendu eta iritzi berdinak dituztela. Hori dela eta, pertsona hauetaz far egiten dute, eta munstro batzuk bezala tratatzen dituzte, antzerki moduko bat bezala prestatuz. Badakit zirkoak antzerki moduan egiten direla, baina barietate zirkoko antzerki horiek, "antzezlarientzako" ez da oso gustogarria.
-Will, hemengo protagonista, barietate zirkoan hasten da. Ez ditu ez besorik ez hankarik, eta hori da barietate zirkoaren ustez, "munstro" izateko sarrera edo ematen diona. Zirko horretara, pinpilinpauxaren zirkoko zuzendaria joaten da, eta Will-i zerbait esaten dio. Baina zirko horretan denbora asko darama, eta ez daki aukera hori aprobetxatzen, eta pinpilinpauxaren zirkoaren zuzendariari txistua botatzen dio. Ondoren, bere erruaz konturatzen da eta beste zirkora joatea erabakitzen du. Han, guztiak pozik bizi direla ikusten du, baina beste gauza batetaz konturatzen da ere... guztiak ahalmen bat dute. (...)
PINPILINPAUSAREN ZIRKOA:
Pinpilinpauxaren zirkoan, berriz, guztiak modu berdinean tratatzen dira, hau da, PERTSONAK bezala tratatzen dira. Kanpotik nola zaren ikusi dezakete zirko honetan, baina beti barrutik nolakoa zaren ikusten dute lehendabizi. Gainera, ez daude kaioletan aurrekoan bezala, libre daude. Pinpilinpauxaren zirkoa ez da antzezlarietaz far egiteko, ondo pasatzeko eta dibertitzeko baizik.
- (...) Pinpilinpauxaren zirkoan zein den bere zeregina aurkitzen saiatzen da, baina ez da erreza izango. Gauza asko pasatzen dira bera zirko horretan ongi sentitu arte, eta, egun batean, erreka batera joaten direla, ibiltzea erabakitzen du. Nahi gabe erori egiten da, eta besteak konturatzen direnean, larri jartzen dira bera bilatzera. Azkenean Will bizirik ateratzen da uretatik, igeri egiten. Harrigarria da baina hori izango da bere zeregina zirkoan, bera arduratuko da igerileku batetara botatzeaz...